IMAGINE ELEPHANTS


Jolasa gure gasolina

 “Imagine elephants” dokumentalak jolasaren garrantzia azpimarratzen du, haurrek eta hezkuntza-sistemak ikuspegitik. Bertan, hainbat gai lantzen dira, hala nola, jolaserako material egokia, espazioaren erabilera, haurrek jolasteko dute falta eta helduek jolasari ematen dioten (edo kentzen dioten) balio.

Bideoa ikusi ondoren eztabaidarako hainbat galdera planteatu genituen klasean:

Nor da haurra? Nor irakaslea? Zeintzuk izan behar dira bere eginkizun eta lanak?


Dokumentalean hainbat aditu elkarrizketatzen dira, besteak beste, Francesco tonucci (pedagogoa), Mar Romera (psikopedagogoa), Carlos Gonzalez (pediatra) Eta Sonia Kliass (haurraren garapenean espezializatuko psikologoa). Guztiek hausnarketa sakona egiten dute jolasaren inguruan eta azpimarratzen dute zein funtsezkoa den hezkuntza-prozesua haurren garapenean.


Jolasa zer den ulertzea oso garrantzitsua da gaian sakontzen hasi aurretik. Jolasa gustuz eta plazerez egiten diren ekintzen multzoa da, eta pertsona bakoitzak, txikitatik heldutasunera eta baita zahartzaroan ere, egin dezake. Hala ere, hemen jolasak haurtzaroan duen eraginari buruz arituko naiz. Haur txikiak garenean, oso ohikoa da haurrak jolasten ikustea eta jarduera horrek berebiziko garrantzia du haurraren izaera psikologia garatzeko.


Dokumentalean jolasa aipatzen da, eta haurraren ikaskuntza eta heziketan duen garrantzia aztertzen da. Hasieran, hainbat helduk haurtzaroko jolasen inguruko oroitzapenak partekatzen dituzte. Gehienek kalean jolasten dute azpimarratzen dute, eta telebista oso gutxi ikusten zutela. Beste adibide batea, gizon batek aitortzen du etxean egotea nahiago zuela, leihoan behera jausten ziren ur-tantak begiratzea gogoko zuela. Adibide hauek erakusten dute haurtzaroak oso desberdinak izan daitezkeela.

Bestalde, mutil batek piraten jolasei buruz hitz egiten digu, eta neska batek, aldiz, printzesa izateko jolasei buruz. Honek agerian uzte du txikitatik genero rolekin eta gizarteak inposatzen dituen estereotipoekin topo egiten dugula, eta horiek gure nortasunean eta jokabidean eragina dute.


Jarraitzeko,Tonucci-ren hitzetan: "haurrek jolasteko eskubidea dute eta jolasten ikasten dute". Baina, gaur egungo gizartean momentu askotan haurrei ez diegu haien eskubidea betetzen uzten, izan haurrak eskolaz kanpoan ekintzetan izen ematen dugu, eta horrek ez die denbora librea uzten jolasten aritzeko. Esaterako, Gonzalo Jover-ek esaten duen moduan: "eskolaz kanpoko ekintzak ez dira jolastea, jokatzea baizik, eta obligazio bihur daitezke". Honek, haurrenganako eragin zuzena edukiko du, eskolaz kanpoko ekintzak eskolarekin lotuko dituztelako eta ez gurasoek uste duten moduan, jolas bezala.


Denborarekin, jolasen izaera ere aldatu egin da. Garai batean, teknologia oraindik gure bizitzetan sartu gabe zegoen, jolas tradizionalak ziren nagusi, eta denek ezagutzen zituzten. Baina, teknologiaren agerpenarekin, jolas tradizionalak praktikatzen dituztenen adin-tartea murriztu egin da. Aldi berean, kontsolen eta bideo-jokoen sorrerak helduak ere berriro jolastera bultzatu ditu.


Hainbat adituk diote haurrak ez liratekeela pantailaren aurrean egon behar hiru urte bete arte, pantailen erabilerak ikusmenari kalte egin diezaiokeelako eta askotan egokiak ez diren edukiak dituztelako. Gainera, iradokitzen dute haurrak kontsola edo bideo-jokoak eskatzen badituzte, ez litzatekeela eskaini behar, heziketa prozesuan ez direlako beharrezkoak.



“Imagine elephants” dokumentalean azaldu bezala, jolas barrutik kanpo gertatzen den prozesu bat da, lotura emozional sakon batekin. Jolaserako proiektu edo helbururik ez dagoenean, horrek eragina izan dezake. Jolasaren ikuspegitik, zirrara bat dela azpimarratzen da, eta jolasari eusteko estrategiak bilatu behar direla. Hala ere, frustrazioak ere badu tokia, jolasak galdu egiten baitu bere izaera.


Beste gai bati helduz, haurrek jolasteko espazio zabalagoak behar dituztela aipatzen nuke batez ere hirietan. Dokumentalean azpimarratzen den bezala herrietan jolaserako toki gehiago dagoela egia da. Nire esperientziatik abiatuta, herrietan askatasuna sentitzen da, baita autonomia handitu ere. Juan Rovira adituak dioen bezala: "jolasa haurren autonomia garatzeko tresna da."


Herrietan, distantziak laburragoak izaten dira, eta edozein lekutan jolasteko aukera dago normalean. Gainera gain, gurasoak lasaiago egoten dira, haien seme-alabak ez daude errazago jakingo. Hirietan, egoera konplexuagoa da hainbat arrazoirengatik:

trafiko handia, autoak, motorren zarata,autobusak eta lekuen arteko distantzia luzeak. Gainera, hirietako plazetan ohikoa da haurrek pilotarekin jolastea debekatzen duten kartelak aurkitzea. Horrek, zalantzarik gabe, jolaserako aukerak mugatzen ditu.


 Beste adibide garbietako bat parke hesituak dira. Horrek, haurrek bakarrik hesi haien barruan jolasteko aukera eskaintzen duela adierazten du. Jarrera hori aztertuz, ondoriozta daiteke helduek orokorrean haurrei eta jolasei buruz nahikoa hausnartu ez dutela, eta hori kezkagarria da. Haurrek espazio eta askatasun handiagoa behar dute garapen osasuntsurako.


Hau guztia kontuan hartuta, denok gure barruko umea atera beharko genuke, eta jolasteko aukera utzi horri. Izan ere, jolastea oso aberasgarria da adin guztietan eta gehiago egin beharko genukeen zerbait da.



Bibliografia  


Cruces E. (produktorea). Cruces E. (zuzendaria). (2015).  Erreportaje lineala "Imagine elephants".   [Pelikula]. Espainia .


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU