TEKNOGRAFIA

Ikasturtea hasi eta segituan gure irakaslea Alaitzek teknografia bat egin behar genuela esan zigun, hasiera batean oso galduta nengoen ez du ezelako teknografiaren benetako esanahia ezagutzen. Gainera, oso kontu pertsonala iruditzen zitzaidan eta pixka bat kostatu zitzaidan idaztea, izan ere, nire etapa gogorrak berriro gogoratu behra nituen,honako hau atera zitzaidan arte.

“Kaixo, Izadi Lasa Nieto naiz 18 urte dituen neska bat. Iruran bizi naiz Tolosa ondoan dagoen herri txiki batean dagoen baserri batean, Gipuzkoan kokatuta. Bi ahizpa ditut, bat zaharragoa eta bestea gazteagoa, asko gustatzen zait beraiekin denbora pasatzea. Betidanik gustatu zait musika, bai kantatzea, dantzatzea eta musika jotzea lehen hezkuntzako hirugarren mailatik saxofoia jotzen dut eta asko gustatzen zait. Beti gustatu izan zait musikako irakasle izatea eta nola emango nukeen nik imajinatzea. Oso pertsona irekia naizela uste dut, nahiz eta bizitzan zehar gertatutako hainbat egoera direla eta gehiago kostatzen zaidan jendearekin harremantzea.


Lau ikastola desberdin igaro ditut bizitza guztian zehar. Lehenik eta behin, haur hezkuntza egin nuen Irurako ikastolan.Oso oroitzapen politak ditut bai irakasle zein ikasleen aldetik. ikastola oso txikia zen eta baliabide nahikoa ondo ikasi eta toki seguru bat sortzeko. Orain ordua ikastola guztia dugu eta baliabide gehiago jarri behar dira, baina oso ondo pasatu dugu. Jarraitzeko lehen hezkuntza ere Irurako ikastolan egin nuen, etapa onetan oso bat goxoak ditut gogoan, batez ere lehen hezkuntzako hasierako urteenak. Baina dena ez zen polita izan ez oso goxoak ere baditut, baita asko sufritutakoak ere. Baina etapa honetatik irakasle oso berezi bat daramat, nire garapena bultzatzen laguntzen du lan handia egin baitzuen.

Hirugarren ikastolara joateko herritik mugitu behar izan ginen eta beraz derrigorrezko bigarren hezkuntza egiteko ondoko herriko Anoetako Herri ikastolara joan behar izan genuen. Horrek aldaketa handia suposatu zuen nire bizitzan eta oztopo asko behar izan dut. DBH ko lehen mailan jende berria ezagutzen hasi ginen eta ondo moldatu ziren bai lagunekin baita irakasleekin. Bigarren mailan, konfinamendua etorri zen eta bertan arazo asko eduki nituen lagunekin eta or hasi zen nire bizitzako etaparik okerrena. DBH ko hiru eta laugarren urtean oso gaizki pasatu nuen eta nire bizitzako etaparik okerrena izan zan. Hori askotan planteatuarazi dit ea benetan irakaslea izan nahi nuen edo ez. Baino konturatu nintzen benetan irakaslea izan nahi nuela.

Azkenean, Batxilergoa egiteko Tolosako Laskorain ikastolara joan nintzen, bertan bi urte igaro nituen eta ez dira nire bizitzako urterik hoberenak izan. Akademikoki oso gogorrak egin zizkidalako baita mentalki ere.

Eta orain nire bizitzako beste etapa batean murgildu naiz nire betiko ametsa bete ahal izateko, irakasle izatearena. Umeei nik daukadan jakintza guztiak transmititu ahal izateko eta lehenengo urteetako etapa zoriontsua izaten ari dira.”



Ez dut inoiz proiekturik egin, hain pertsonala, hain hunkigarria eta hain aberasgarria. Badakit, jada hitz sakonekin hasi dudala hausnarketa, baina teknografien prozesua niretzat horrela izan da oso berezia.
Hasieran, nahiko galduta aurkitu nuen nire, lehen aldia zen teknografia kontzeptua entzuten du nuela eta hortaz burua lehen kontaktua izanik, osatua zen. Azkenean, lana oso librea den heinean, galduta sentitzea, batez ere, hasieran, normala iruditzen zait. Aldi berean, askatasun hori asko gustatu zait, lana interpretatzeko modu asko egon daitekeelako eta horrek asko izan dezake. Asko disfrutatzen dut nire txikitako bideoak, argazkiak, oroitzapenak birbizi eta ikusten eta horregatik niretzako oso hunkigarria izan zen bideo guztiak bilatzea, elkartzea eta abar. Bideoaren ondorioz lortu nuen, oso pozik nago izan ere, denboran zehar oso azkar pasatzen dela eta gaur garena haurtzaroan gure ondorioak direla, beti daramatzatela gurekin gaude.





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

IMAGINE ELEPHANTS

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU