AGUR ETA OHORE

Gezurra badirudi ere, lauhilekoa jada amaitu da. Hasiera guztiek dute bukaera bat eta nik hau azken sarrera honen bitartez itxiko dut, espero nuena baino harroago. Irakasleak lan egiteko era hau planteatu zigunean oso interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere, lan egiterako orduan askatasunak emaitza politak izan ohi dituelako. Egia da askatasunak ere bertigoa ematen duela eta aste batzuk eman nituela hausnarketei aurre egin gabe hauek gaizki egiteko beldurrarekin. Hala ere, aitortu beharra dut gozatzen bukatu dudala, eskertzekoa da esfortsua handia eskatzen dizun lan batekin gozatzea.

Gustatu eta kostatu zait lana egiteko denbora tarte luzea izatea, batez ere, hau kudeatzen ikasi dut eta lan erritmo bat hartu dudala esango nuke. Hein batean sortutako guztia irakurri ostean harro sentitzen naiz eraldaketa bat ikusten dudalako, eta suposatzen dut hori zerbaiten seinale dela. Nabarmendu behar dut momentu askotan hausnarketak asko korapilatu zaizkidala edo sarritan konturatu izan naiz aria guztiz galdua nuela. Emaitza fisikoaz eta lan egiteko ohitura berriez gain, pedagogiaren inguruan gauza ezagutza berria bereganatu dudala sentitzen dut.

Hasteko, landutako gai guztietan murgiltzen saiatuko naiz. Oso interesgarriak iruditu zaizkit ikusi ditugun eduki guztiak, baina, bai egia da, batzuen hausnarketa burutzea, beste batzuekin konparatuta, zailagoa izan dela. Irakasgaiaren helburua, irakaslearen funtzioen inguruan ikastea dela esan dezakegu eta nahiz eta oraindik oso txikia ikusten dudan nire burua, geroz eta argiago ikusten dut zer izango den irakasle on bat txar batetik bereiziko duena. Ikasketa hori landutako irakurgai, bideo eta hitzaldi guztiak baliatuz eta landuz eskuratzen joan naiz. Berriro ere, oraindik ikasteke gauza asko ditudala uste dut, baina graduari hasiera emateko eta lanbidean gutxinaka gutxinaka murgiltzen joateko, oso baliagarriak izan dira ikusitako eduki oro.

Irakurgaiekin hasteko, egia esan, denak interesgarriak iruditu zaizkit. Bereziki egindako azkena, Educar en el 0-3. Edukia oso baliagarria izateaz gain, irakurgaian adibide eta egoera asko daude, egia da ulertzea hasieran asko kosta zitzaidala baina behin ongi ulertuta garbi ikusi nuen irakasle funtzioaren esanahiak zer esan nahi zuen. Bestalde, asko gustatu zait edukia ikusitako beste bideo batekin duen lotura, hala nola, Imagine elephants bideoarekin. Irakurgaian jolasaren garrantzia aipatzen da eta hori da hain zuzen ere bideoan aldarrikatzen dutena, jolasa eta honek duen aberasgarritasuna. Oso interesgarria iruditzen zait landu ditugun irakurgai, bideo eta hitzaldietan ikusitako edukia elkar erlazionatu daitekeela, hau da, elkarrekin aberatsagoak bilakatzen direla.

Jarraitzeko, aipatzeko beharrezkoa ikusten dut izan genuen azkenengo emanaldia, hau da, Esperientzia gogor goiztiarra hitzaldia. Benetan saio sakona izan zen eta oso baliagarria zein hunkigarria iruditu zitzaidan horrelako egoerak barrutik bizi izan dituen norbaiten hitzak lehen pertsonan entzuteko aukera izatea, kasu honetan, Rocioren hitzak. Saioa laburra egin zitzaidan, izan ere, bien istorioei buruz gehiago jakiteko gogoz geratu nintzen, Rociorena baina baita Montserena ere. Eskertzeko modukoa da unibertsitateak horrelako ekitaldiak eta ekintza desberdinak prestatzea, izan ere, asko ikasten da horrelako hitzaldietatik eta oso aberasgarriak diren ekintzak dira. Gainera, oso gertutik bizi izan dudan esperientzia izan da, egoera antzekoa bizi izan duen ikaskidearen papera eginez.

Beste alde batetik Hik Hasi ren hausnarketa egin genuen irakurketa hau erraz irakurtzen den irkurketa bat izan da, oso garbi azaltzen ditu ikastola batek izan behar dituen atalak eta irakasle funtzio ona izateko eman behar diren pausuak. Gainera, talde lanean landu genuen hausnarketa eta hori ere oso aberatsa izan da besteek hausnarketa egiteko duten modua partekatzea eta gero bakoitzak bere hausnarketa moldatu ahal izatea.

Hik hasi, educar en 0-3 eta Esperientza gogor goiztiarrez gain, laugarren hausnarketa derrigorrizko bat jarri zigun Alaitz irakasleak, Loczy una escuela de civilización izanekoa izan zen. Hau klasean ikusi genuen eta oso kuriosoa iruditu zitzaidan dokumentala ez genuen osorik ikusteko astirik eduki baina beste ikasgai batean loczyri buruzko lan bat egitea egokitu zitzaidan eta hori hartuta nahiko ona den lan bat geratu zait.

Derrigorrezko hauen gain beste lau hausnarketa ere egin ditut bi datzizko Emozioak eta Como en la viña del señor. Baita bi bideo ere Konfidantzaren pedagogia eta imagine elephants. Hauek hautazkoak izanda nire gustura hautatu ditut, oso kuriosoa iruditu zait zenbaterainoko lotura duten derrigorrez egin behar izan ditugun horiekin eta oso abersgarria iruditu zait hori.


Hausnarketa hauez gain Teknografia eta Iraskasle bati elkarrizketa ere egin ditugu.Jada bakoitzaren hausnarketa haien sarreretan aurkitu ahal dituzue, baina, orokorrean,  pertsonalki asko disfrutatu ditudan prozesuak izan dira. Gainera, oso aukera polit eta interesgarriak izan dira ere, teknografien kasuan, gelakideak gehiago ezagutzeko, gure arteko elkar ezagutza zein harremana sustatzeko eta, irakasleei egindako elkarrizketak, irakaskuntzari buruz gehiago ikasi eta ezagutzen joateko.

Honekin amaitutzat ematen dut nire portafolio prozesua, espero dut zuen gustukoa izatea eta, nork daki, agian egunen batean blogean sarrera berriak sortzen jarraituko dut. Eskerrik asko!



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

IMAGINE ELEPHANTS

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU