COMO EN LA VIÑA DEL SEÑOR.

Irakasle bat ona den edo ez definitzen duten faktoreak askotarikoak dira. Zerk erabakitzen du hori? Zein baliabide behar ditu irakasle batek? Zer esan nahi du irakasle neurtua izateak? Maite behar al du irakasleak bere lana? Galdera hauek eta beste asko sor daitezke irakasleen funtzioaren inguruan, eta askotan zaila da galdera guztiei erantzun zuzena edo egokia ematea. Hala ere, hasieratik argi dagoena da ez dela edozeinek irakasle ona izateko balio. Irakasle izatea lan arduratsua da, eta lan horrek etengabeko hobekuntza pertsonala eta formakuntza eskatzen ditu.

Hezitzaile askok beren funtzioa gaizki ulertzen dute, eta horrek eragin negatiboa izan dezake ikasleekin duten harremanetan. Askotan, irakasleek uste dute jakintza gehiago dutela eta hori haien jarreran islatzen da, ikasleei nagusitasun bat erakutsiz. Hala ere, irakasle on bat izateko helburua ez da autoritate figura izatea, baizik eta ikaslearen gidari eta laguntzaile izatea. Irakasleak ez du ikasleei nagusitasunik erakutsi behar, baizik eta laguntza eman behar die, eta horretarako, haurrak akatsak egiteko aukera izan behar dute. Akatsak ikaskuntzaren parte dira, eta akatsik gabe ez dago ikaskuntzarik. Beraz, irakaslearen funtzioa haurrak beren ikaskuntza prozesuan laguntzea da, edukiak inposatzea ez.

Irakasle on bat izateko hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Alde batetik, irakasleak duen formakuntza edo heziketa. Hezitzaileak eguneratuta egon behar du, eta horrek etengabeko hobekuntza eta formakuntza eskatzen du. Horrez gain, irakasleak bere lanarekiko duen grina oso garrantzitsua da. Bere lana maite behar du eta ilusioz jardun behar du egunero. Bestalde, irakasle-ikasle harremana ere funtsezkoa da. Ikasleek irakasleengan segurtasuna eta laguntza senti behar dute, eta irakasleak ikaslearen erritmoa eta beharrak errespetatu behar ditu. Irakasleak ikasleei laguntza eskaintzen die, baina haien autonomia ere sustatzen du. Hori da irakaslearen helburua: ikasleek ikaskuntza prozesuari esker, beren burua ezagutzea eta garatzea.

Familiak ere kontuan hartu behar dira. Irakasleak eta familiak etengabeko komunikazioa izan behar dute, gurasoek segurtasuna eta konfiantza sentitu dezaten, eta horretarako oso garrantzitsua da komunikazio ona izatea. Irakaslea eta familia artean harreman on bat egon behar da, ikasleen aurrerapenak eta beharrei erantzuteko helburuekin. Horrez gain, ikasleek ingurune seguru eta egonkorra behar dute, eta zentroak eta ingurumenak ere garrantzi handia dute horretarako.

Irakaslea ez da izango irakasle ona, edukiak inposatzen dituen pertsona bat. Irakaslearen helburua ikasleen motibazioa sustatzea eta ikasleen beharrak errespetatzea da. Irakasleak ikasleei motibazioa eman behar die, ikasleek ikasteko eta hobetzeko gogoa izan dezaten. Gaur egun, oraindik askok irakasleen funtzioa gaizki ulertzen dute, eta klasera joaten dira ikasleei edukiak inposatzera, haien beharrak eta ikuspuntua kontuan hartu gabe. Hala ere, irakaslea ezin da horrela jokatu; haurren beharrei erantzun behar die eta beraien erritmoa errespetatu behar du. Horretarako, irakasleak bere osasuna eta ongizatea zaindu behar ditu, izan ere, irakaskuntza lan emozionala baita. Egonkortasuna, baikortasuna eta autoestimua izatea ezinbestekoa da, bestela, irakasleak ezin izango du ikasleekin modu egokian lan egin.

Irakasleek eskura dituzten baliabideak ere behar bezala erabiltzeko gaitasuna izan behar dute. Baliabide materialez eta baliabide ez-materialez hitz egiten dugu. Alde batetik, eskolako materialak behar bezala erabiltzea eta bestetik, sortu daitezkeen arazo eta eragozpenak kudeatzeko gaitasuna izatea. Gaur egun, teknologia oso baliabide aberatsa da, baina beharrezkoa da ezagutzea nola erabili, ikaskuntza oztopatuko duen tresna bihur ez dadin. Irakasleak teknologia ondo ezagutu behar du, positiboak eta negatiboak bereizteko eta erabilera egokia egin ahal izateko.

Amaitzeko, irakaslearen funtzioa oso konplexua izan daiteke. Hainbat faktore hartu behar dira kontuan, eta esfortzu handia eskatzen du irakasleek. Lan horrek etengabeko hobekuntza eskatzen du, eta ezinbestekoa da irakaslea bere lana maitatzea eta ikasleak laguntzeko prest egotea beti. Ikasleak motibatzea, haien ikaskuntza sustatzea eta haien hobekuntza pertsonala bultzatzea da irakaslearen eginkizuna. Irakaslea lan horretan disfrutatu behar du, bestela zaila izango da ikasleen motibazioa piztea eta haien hobekuntza lortzea. Beraz, irakasle on bat izateko, bere funtzioa maite behar du, eta ikasleei laguntza emateko prest egon behar du egunero.




BIBLIOGRAFIA:

Besalú, X. (2016). Como en la viña del señor. Cuadernos de Pedagogía, 469, 70-72.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

IMAGINE ELEPHANTS

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU