ESPERIENTZIA GOGOR GOIZTIARRA.
Aurreko irakasle funtzio klaseko saioan, Montse etorri zen ACEri (Adverse Childhood Experiences) buruzko hitzaldi bat ematera. Gainera, bere zaintzapean egon zen Rocioren testigantza entzuteko aukera izan genuen. Tamalez, Rocioren haurtzaroa tratu txarrez eta sufrimenduz betea egon zen, Montse ezagutu arte. Montse izan zen bere tutorea, eta 18 urte bete arte bere bizitzan aldaketa positiboak ekartzen lagundu zion.
Haurtzaroko esperientzia gogor goiztiarrak estres-egoera eta trauma eragiten duten zirkunstantzia zailen multzo bat dira. Horien artean sartzen dira tratu txar fisiko, emozional eta sexualak, zabarkeria mota desberdinak, eta familia-inguruneko disfuntzioak. ACEek haurren garapenean ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragin ditzakete, burmuinaren garapena kaltetu, ikaskuntza eta jolasa oztopatu, eta osasun orokorra kaltetuz.
Haurren tratu txarrak 18 urtetik beherakoen segurtasuna arriskuan jartzen duten eta ondorio psikologiko nahiz fisiko larriak eragiten dituzten ekintzak dira. Tratu txar horien ondorioz, haurrak trauma bizi dezakete, hau da, esperientzia mingarri horiek utzitako arrastoa. Bestalde, haurtzaroko esperientzia gogor goiztiarrak estres handia sortzen duten gertakariak dira, eta horiek burmuinaren garapena kaltetu, ikaskuntza eta jolasa oztopatu, eta haurren osasunean eragin negatiboak izan ditzakete.
Egun, harrera-etxeetan zein zentroetan dauden haurren artean aniztasun gero eta handiagoa dagoela esan daiteke. Duela urte batzuk, ordea, harrera-etxeetako jendeari “bicho raro” edo “liantes” bezalakoak esaten zizkietela egiaztatu zigun Rociok, izan ere, berak horrelako esperientziak bizi izan zituen haren haurtzaroan. Etxean ez zuen tratu onik jasotzen, eta hori dela eta bere buruarekin zein etxekoekin arazoak izatera iritsi zen. Bere egoeragatik baztertua, ukatua eta ez-maitatua sentitu izan zela adierazi zigun hitzaldian, eskolan zein kalean onarpenik edo babesik jasotzera iritsi ez zela kontatuz, eta eskolan jaso zuen tratuarekin lotu zituen hainbat esperientzia.
Nola eregiten dute esperientzia hauek inguruko ikasleengan?
Egia da gehien sufritzen dutenak tratu txarrak jasotzen dutenak direla, baina egoera horrek ikaskide ugariri ere eragin dezakete. Oso garrantzitsua izaten da egoera normaltasunez tratatzea. Nire kasuan nire ikaskide batek bere amarengandik tratu txarrak jasotzen zituen, baina, berak normaltzat hartuta zituen. Oso zaila izaten da askotan ikasle hauentzat tratu txarrak pairatzen ari direla jakitea. Pare bat urte igaro zituen tratu txarrak jasaten, azkenean ikaskide batzuk horri irtenbidea ematea erabaki zuten arte. Momentuan oso egoera latza izan zen ikaskide guztientzat baina bereziki beretzat. Bere bizitzak etengabeko aldaketa bat eduki zuelako. Baita salatu zuten ikaskideena ere, denek gure onena jarri genuen eta berarekin ahalik eta naturalen egoten saiatu ginen. Ikasle honek betiko ikastetxean jarraitu zuen lehen hezkuntzako zikloa bukatu zen arte orduan bere etxe tutelatutik gertu zegoen ikastetxera joan behar izan zuen eta bertan hasi zen bere benetako aldaketa. Ezagutzen ez zuen toki batera joan behar zuelako. Gaur egun ez daukagu kontaktu askorik baina nire bizitzako zati garrantzitsua izan zen eta nire ikaskuntza prozesuan ikasketa handi bat izan zen
Hitzaldia aurrera zihoala, lehen aipatu lez, Viloria (2024) Rocioren portaren zergatia azaltzen hasi zen, zientifikoki frogatuak diren kontzeptu eta teoriarekin gauzak lotuz. “Zer egin eskolak haurtzaroan esperientzia traumatikoak bizi izan dituen norbaitekin?” hariari helduaz jardun zuen, ACE oinarritzat hartuz. Adverse Childhood Experiences elkarteak haurtzaroko tratu txarrak, haurtzaroko traumak eta esperientzia gogor goiztiarrak lantzen eta aztertzen ditu hainbat tipologia bere barruan bananduz, hala nola, abusua/maltratua (fisiko, sexual zein emozionala), abandonua (fisiko zein emozionala) eta disfuntzionalizazio familiarra (arazo mentalak, biolentzia matxista, gartzela zigorrak…). Gerora atxikimendua eta atxikimendu osasuntsuari buruz jardun genuen, eta zera azaldu zigun Viloriak (2024), metafora baten bidez: Pertsonek garapen kognitibo, sozial eta afektibo ona izateko bi modu uztartu behar dira. Pertsona hori enpatiaz eta afektuz zaintzea, alde batetik, eta muga argiak jarri eta babesa ematea bestetik. Horrela, pertsonak maitasuna eta babesa izango du baina ondo jokatzen eta muga batzuk mantentzen jakingo du.
Laburbilduz, Montse eta Rociok partekatu ziguten esperientziatik zer ikasi dudan konta nezake, asko izan baita, egia esan. Baina guzti honekin ikasitakoa aipatu baino, horrelako kasuetan beste pertsonarentzat beharrezkoa zer den azpimarratu dezaket, Rociok esandakoari indarra emanez: “Gehien apreziatzen dena besteek zurekiko duten begirada da, begirada huts bat.”.
Viloria, M. (2024) Funcion docente. Experiencia adversa en la infancia - ACE -
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina