"EMOZIOAK"

Emozioak beti daude gurekin, gure eguneroko bizitzan. Horrek esan nahi du eskolan, eta baita lanean presente daudela. Gelan irakurri behar izan genuen Day-ek idatzitako liburu baten zati bat, Pasión por enseñar deiturikoa. Hemengo pasarte honetan irakasle baten funtzioaz mintzatzen da eta baita emozioen, sentimenduen eta norbanako bakoitzaren nortasunaren presentziari buruz.

Day ren arabera (2006)Emozioak gure bizitzako fundamentu garrantzitsuenetako bat dira. Gure eguneroko esperientziak, erabakiak eta harremanak moldatzen dituzte, eta horregatik, ezinbestekoak dira gure nortasunean. Alde batetik, emozioek gure barruko mundua islatzen dute, gure sentimenduak eta pentsamenduak lotuz; bestetik, gizartean interakzioan aritzeko tresna nagusiak dira. Horrek emozioek gizartean duten garrantzia azpimarratzen du, izan ere, elkarren artean konektatzeko, ulertzeko eta laguntzeko aukera ematen digute.

Horrekin batera, emozioak haur hezkuntzan funtsezko garrantzia dute, ikasleen garapen integrala bultzatzen baitute. Haurrek emozioak identifikatzen, adierazten eta kudeatzen ikasteak, ez ezik, beren ongizate emozionala hobetzen laguntzen die, baita ikaskuntza prozesuan ere. Gaitasun sozialen eta emozionalen garapena funtsezkoa da haurraren autokonfiantza, empatía eta lankidetza sustatzeko, ikaskuntza giro positibo bat sortuz. Horrela, hezkuntza espazioek emozioen kudeaketa eta adierazpena sustatzen badute, haurrak ez dira soilik ikasle hobeak izango, baizik eta gizarte aktibo eta arduratsuak ere.

“Aspalditik aitortzen da irakaskuntzan emozioak funtsezkoak direla(Fineman, 1993; Nias, 1996; Day, 1998). Irakasleek beren ni pertsonala eta profesionala lanpostuan bahituran jartzen dute (Day, 2006, p.60).” Honek irakaskuntzaren eta emozioen arteko lotura sakona azpimarratzen du, hezkuntza prozesuan funtsezko elementu bat izanik. Fineman(1993), Nias( 1996) eta Day(1998) autoreen arabera, irakaskuntza ez da soilik ezagutza transmititzeko jarduera bat, baizik eta irakasleak bere osotasunean inplikatzen duen prozesua. Hau da, irakasleak ez dute soilik beren gaitasun profesionala erabiltzen, baizik eta emozionalki ere konprometitu behar dute, bereziki haurren hezkuntza prozesuan. Irakasleen “ni” pertsonala eta profesionala estuki loturik dago, eta horrek emozioak kudeatzea eta norberaren mugak ezagutzea eskatzen du. Honek irakaskuntza lanbide zorrotz eta esanguratsu bihurtzen du, baina aldi berean erronka emozional handiak ere dakartza

Jarraitzeko,  `` Aunque haya que controlar el corazón, también hay que dejarlo que lata con libertad (Day,2006,p. 65)” Zitazio honetan emozioen oreka eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen da.” Bihotza kontrolatu” esaldiak adierazten duenez, emozioak eta sentimenduak kudeatzen jakin behar da, bereziki ikaskuntzan, non irakasleek egoera desberdinei aurre egin behar dieten. Hala ere, “ askatasunez taupada egitea” ere beharrezkoa da, hau da, emozioak ez dira guztiz itzali edo mugatu behar. Irakasleek beren emozioak bizi eta adierazi behar dituzte, baina horrek ikasleekin benetako konexioa ahalbidetzen duelako.  Oreka hori bilatzea, emozioak kontrolatu baina askatasunez biziz, irakaskuntzaren alderdi zail eta eder bat da.


Hala ere, horretan arrakasta izateko, beharrezkoa da irakasleek identitate zentzu argia izatea. Nor den, zer egoeratan irakasten duen eta gure irakaskuntzan zer eragin duen jakitea funtsezkoa da profesionaltasun grinatsua praktikatzeko(Day, 2006, p.67) Zitazio honek irakasleen nortasunaren garrantzia azpimarratzen du hezkuntzan arrakasta izateko. Irakasleek nortasun argia izatea funtsezkoa dela dio, hau da, norbera nor den jakiteak, zein testuingurutan irakasten duen eta zer faktorek eragiten dioten, bere, irakasteko moduan. Nortasun hori eraikitzea ezinbestekoa da irakasleak bere lanbidean seguru eta eraginkor aritzeko. Profesionaltasun osoa lortzeko, irakasleak bere buruaz kontziente egon behar du, horrek bere jardunari koherentzia eta zentzu sakona ematen baitio. Hau da, norberaren nortasunaren ezagutza sakona izan gabe, zaila da irakaskuntzarekin benetan konprometitzea eta modu eraginkorrean aritzea

 

“Litekeena da lanaren ahalegin emozionalean gehien inplikatzen direnak erruduntasun-sentimenduagatik oinazetzea, nahi duten pertsonei min egiten dietelako”(Hargreaves, 1997, 19. or.). Esaldi honekin argi utzi nahi dizuet haur hezitzaile guztiek beti ikasi behar dutela beren lanari mugak jartzen. Hau da, adibidez, beren lanean ehuneko ehunean beren emozioekin inplikatzen diren haur-hezkuntzako profesionalek ikusten badute beren ikasle bat gaizki pasatzen ari dela, badakielako gurasoek etengabe borrokatzen dutela eta banandu egin direla, haiek ahal duten guztia egingo dute ikasgelan une txarra ahalik eta gehien pasatzen laguntzeko, baina ezin dira haur horren gurasoen bizitzan sartu konpon daitezen. Beraz, haur horrengatik gaizki pasatzera iristen badira ere, mentalizatuta eduki behar dute muga bat dutela haur bati nola lagun diezaioketen jarri i dudan adibidean bezala.

 

Hau guztia kontuan hartuta, esan dezakegu oso beharrezkoa dela emozioak erakustea haur hezkuntzan. Emozioak lantzea funtsezkoa delako bai onak zein ez hain onak. Garrantzitsua da baita, irakaslea bere sentimenduan ongi kudeatzen jakitea eta haurrei behar duten ezagutza guztia transmititzea.





BIBLIOGRAFIA:
Day, C. (2006). Emociones, sentimientos e identidad personal y profesional. En C. Day, Pasión por enseñar (pp. 59-76). Madrid: Narcea.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

IMAGINE ELEPHANTS

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU