LOCZY

Loczy institutua nondik datorren kontatzen hasi haurretik, onuragarria izaten da askotan zenek sortua den jakitea, gehienetan ahaztu egiten baitzaigu benetako egilea zein den eta bakarrik azken emaitzan jartzen dugu fokua. 


Lehenik eta behin Emmi pikler da Loczy institutuaren sortzailea. Bera 1902ko urriaren 9 an jaio zen. Bere haurtzaroa Budapesten igaro zuen.Piklerrek lehenik eta behin medikuntza ikasketak egin zituen pediatrian espezializatuz eta 1935etik 1945era, pediatra familiar gisa lan egin zuen. Garai hartan, Viena kulturaren, politikaren, zientziaren eta artearen arloetan aurrerazaleko korronteen elkargune zen. Pedagogian, Eskola Berria eta psikoanalisiaren korronteak nabarmentzen ziren. 1946an, Hungariako gobernuak eskatuta abandonaturiko haurren  eskola bat sortu zuen Loczy izenez ezagutzen dena.


Behin ongi kokatuta esan dezakegu Loczy eskola, Budapesten kokatutako eskola bat dela, aurrez orfanato bat izandakoa. Eskola hau guztiz pribatua da eta urte batetik hiru urterarteko haurrak ikasten dute bertan, tokia prestigiozko toki bat da. Oso modu berezian hezten dituzte haurrak.



Ikasgelan haurrak gaizki portatzen direnean, komeni al da zigorraren metodoa erabiltzea haiei zuzentzeko?

Loczyren pedagogiari buruzko dokumentalean ikusitakoak hausnartzera eraman nau. Bertan, haurrek gaizki jokatzen edo bihurrikeriak egiten zituztenean, hezitzaileek haurrei ez zieten zigorrik ezta errietarik ere egiten. Horren ordez, pazientziaz eta lasaitasun osoz jokatzen zuten, gatazka konpontzen lagunduz eta haurrei ulertaraziz nola jardun behar duten.

Hala ere, hezitzaile izateko bidean gaudenok argi izan behar dugu zigorra ez dela beti baztertu behar. Haurrak gaizki portatzen direnean, garrantzitsua da ulertaraztea zerbait gaizki egin dutela eta ezin dela berriz errepikatu. Ziur nago batzuk pentsatzen ari zaretela: "ez da zuzena haurrak zigortzea! Horrek ez du konpontzen ezer eta krudela izan daiteke". Arrazoi duzue, zigorrak ez du beti eraginkorra izan behar, baina batzuetan, mugak ezartzeko eta ikasteko tresna baliagarria izan daiteke, betiere neurriz eta errespetuz egiten bada.

Hezitzaile on batek, haurrei modu maitekorrean gidatzeaz gain, behar den unean serio jokatzen jakin behar du. Hau da, haurrei arduraz eta eraginkortasunez mugak jartzen lagundu behar diegu, betiere haien garapena sustatuz. Azken finean, gure betebeharretako bat da haurrei beren akatsetatik ikasten irakastea eta horretarako beharrezkoa da mugak ezartzea.

Batzuek galdetuko duzue: "zergatik da hain garrantzitsua haurrengan mugak txikiak direnetik ezartzea?" Erantzuna oso sinplea da: haurtzaroan mugak ikasi ezean, helduaroan portaera desegokiak izateko arriskua handia da. Gaztetatik esku hartzen ez badugu, haurrek nahi dutena egingo dute, ondorioen kontzientziarik izan gabe, eta horrek arazo larriak ekar ditzake etorkizunean.

Hori bai, argi izan behar dugu ez dela gure lana bakarrik  mugak ezartzea; gurasoek ere zeregin garrantzitsua dute honetan. Horregatik, gure ikasleen familiekiko komunikazioa ezinbestekoa da. Gurasoen laguntza funtsezkoa izango da haurrek etxean ere mugak eta jarraibideak izan ditzaten. Gela barruan guk ezartzen ditugun mugak ez dira eraginkorrak izango, baldin eta etxean haien kontrako mezua jasotzen badute.

Beraz, hezitzaileon ardura da haurren heziketa arduratsu eta orekatua bermatzea, familiarekin elkarlanean arituz. Modu horretan, haurrek beren akatsetatik ikasi, arduratsuago izan eta etorkizunean pertsona hobeak bihurtzeko aukera izango dute.

Loczy “una escuela de civilizados” documentalean, umezurtz etxean hezitzaileek egiten zuten lana deskribatzen da.Umezurtz-etxeetan hezitzaileen lana berezia da, haurren beharrei etengabe erantzutea eskatzen baitu, baina aldi berean distantzia emozional bat mantenduz. Irakasleek ezin dituzte umeenganako sentimendu sakonak garatu, nahiz eta haien lana arretaz eta enpatiaren bidez egin behar duten. Hezitzaileek haurrekiko maitasun mota berezi bat garatzen dute, baina adituen arabera, maitasuna ez da haurrek gehien garatzen duten emozioa ingurune horietan.

Umezurtegiko hezitzaileen zeregina ez da "ama"ren papera ordezkatzea. Horren ordez, umeei ingurune seguru eta egonkor bat eskaintzen diete, non haur guztiak berdin tratatzen diren eta babes emozionala jasotzen duten. Sentimendu pertsonalak alde batera utzita, hezitzaileek enpatia erabiltzen dute haurrek behar duten arreta emateko, betiere haurren segurtasuna eta ongizatea bermatuz. Horrek erakusten du hezitzaileen rola ez dela gurasoarena ordezkatzera bideratzen, baizik eta haurrei oinarri sendo eta berdintasunezko ingurune bat eskaintzera.

Azken finean, Loczyren pedagogiak erakusten du heziketa prozesuan segurtasun emozionala eta autonomiaren garapena sustatzea funtsezkoa dela. Hezitzaileek mugak eta arauak ezartzen dituzte, baina beti modu lasai eta errespetuzkoan, haurren beharrak aintzat hartuz. Helburua da haurrei beren kabuz hazten eta garatzen laguntzea, heldutasunera modu osasuntsu eta arduratsuan iristeko. Hezitzaileek ez dute emozionalki gehiegi inplikatzen, baina enpatia erabiliz, haurrei behar duten arreta eta babesa eskaintzen diete, haien garapen integrala bermatuz.

Horregatik, Loczyren eredua ezinbestekoa da gaur egungo hezkuntza sisteman, haurrei ingurune segurua, egonkorra eta errespetuzkoa eskaintzeko. Hezitzaileen lana zaila eta konplexua bada ere, haien jarrera eta metodologiari esker, haurrek beren bidea aurkitzen dute, norberaren gaitasunak eta autonomiak garatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egon daitezen.







BIBLIOGRAFIA:

Martino, B. (2015). Lóczy. Una escuela de civilización. [Dokumentala].

Quintela, J. (2010). Emmi Pikler. Hik Hasi: euskal heziketarako aldizkaria.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HIK HASI

IMAGINE ELEPHANTS

EGOERA ARRUNTENAK ERE IKASKUNTZA HANDIA EMATEN DIGU